Euskoskills 2023 amaiera
- 2023 - 05 - 12 |
Euskoskills 2023an hiru egunetan zehar parte hartu ondoren, harro esan dezakegu Easo Politeknikoko gure ikasleek planteatutako erronkak bikain burutu dituztela parte hartu duten kategoria guztietan, podiuma lortuz.
Emozio eta lan handiko egunak izan dira dudarik gabe. Parte hartu izanaren esperientzia eta egindako lagun berriak daramatzagu bueltan. Baina, batez ere, gure ikastetxeetara gogo handiz itzultzen gara gehien gustatzen zaiguna egiten jarraitzera, hau da irakaskuntzan aritzea.
Gora Lanbide Heziketa!