EHUko Arkitekturako G.E.T. eko Masterrarekin lankidetza
- 2023 - 03 - 13 |
Martxoaren 3an gure zurgintza-tailerretan, Goi-Mailako zikloko gure ikasleen eta EHUko Arkitekturako Goi Eskola Teknikoko Zur bidezko Eraikuntza Masterreko ikasleen arteko topaketa egin zen.
Bertan, gure zikloko irakasle eta ikasleek, graduondoko ikasleekin batera, eraikuntzarako hainbat estalki egin zituzten, unibertsitarioek aurreko saioetan egindako planoetatik abiatuta.
Bi etorkizun profesionalen arteko harremana ezarri nahi zen, benetako lan baten antzeko egoera planteatuz, tailer baten baliabideekin, aukerekin eta mugekin gauzatu beharreko plano diseinu batetik abiatuta.
Eskerrak eman nahi dizkiegu parte-hartzaileei, lan bikaina egin baitute Unibertsitatearen eta LHren arteko hurbilketa areagotzeko.