Gure ikasleak ekonomia zirkularreko sistema batean diseinatzeko prestatzeko asmoz lankidetza sortu da Emaus Gizarte Fundazioarekin. Nortasunez betetako altzariak, zaharkituta geratu zirenak, premia berrietara egokitu dituzte ikasleek, asmamena aplikatuz. Erronka horren bidez, altzarien bizi-zikloa luzatzea ez ezik, sormena garatzea ere lortu nahi zen, kasu batzuetan pertsonalizazio txikiak eginez eta, beste batzuetan, altzariaren birdiseinu sakona eginez.