Edukira joan
EU ES

Zur eta altzarigintza: hiruhileko laburpena

  • 2022 - 11 - 21 |

Lehen hiruhileko honetan, gure ikasleak beren prestakuntzarako oso interesgarriak diren hainbat jarduera osagarri egiten ari dira. Alde batetik, Albaola museora hurbildu dira gure kultur ondarea eta teknologia ezagutzeko; bestetik, Egurtek foroa bisitatzeko aukera izan dute, eta kongresura eta Expo gunera joan dira. Sektoreko enpresetara irteerak ez dira falta izan, ezta harreman estua dugun Irungo Emaus zentroarekin. Hori guztia, gure erronken bidez lortu beharreko helburuak gogoan hartuta. Irudian, ikasleek egindako azken lanetako batzuk.

 
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus