Brontzezko domina Zurgintza eta Altzarigintzarako Spainskills-etan
2022 - 05 - 09 |
Xuban Lopetegui Garayaldek brontzezko domina lortu du 2022 “Spainskills”-etan. Gure Zurgintza eta Altzarigintzako ikaslea bere tutoreekin batera etxera itzuli da, Lehiaketa Nazionalean arrakasta handia lortu ondoren. Atzerago geratu dira esfortzu eta ilusio egunak, baita azken momentuetako tentsioak eta atsedenaldien barreak ere. Esperientzia ahaztezinak izan dira, eta balio handia izan dute norberaren ikaskuntzarako eta garapenerako. Zurgintza eta Altzarigintza Mintegitik, gure esker ona protagonistei beren lanagatik, eta zorionak Xubani.