Lanbide Heziketan Altzarien Diseinu Lehiaketa abian
- 2016-1-19 |
EASO Politeknikoko Zurgintza, Altzarigintza eta Kortxo departamentuak XVIII. “Donostia Hiria” Altzari-Diseinu Lehiaketarako deialdia egin du. Hau, zurgintza eta/edo altzarigintza adarreko lanbide heziketa zentro ez unibertsitarioetako ikasleei zuzendua dago, 2014-2015 eta/edo 2015-2016 ikasturteetan matrikulatutakoak. Aurten lehiaketaren 25. urteurrena ospatzeko hainbat oroitzapenezko ekitaldi egingo dira. |