Egia bihurtutako diseinu irabazlea
- 2021-02-01 |
Valentina Ocampo Corralesek, Diseinu eta Altzarigintza heziketa zikloko ikasleak, bere diseinu irabazlea gauzatua ikusi du. Diseinu-gelako mahaietarako fronte estalia da eta ziklo horretako ikasleek sortzeko irakasleek lehiaketa deitu zuten 2019-2020 ikasturtean. Lortutako proposamen guztien artean irabazlea aukeratu zen, estetikagatik eta funtzionaltasunagatik.
Duela gutxi, gure zur-tailerrean fabrikazio-prozesua amaitu da. Zorionak Valentina!