Orientazioa
Lanbide Orientaziorako eta Informaziorako Zerbitzuak honako helburuak edukiko ditu:
- Ikasketa hauei buruzko informazioa ematea eta zabaltzea, bai eta berauetara iristeko ezarrita dauden eskakizun akademikoei eta sartzeko aukerei buruzkoa ere, betiere informazioa eskatzen duten pertsonen baldintzak, beharrak eta interesak aintzat hartuz.
- Ikasteko aukerei eta egin daitezkeen heziketa-ibilbideei buruzko informazioa eta orientazioa ematea, lanean hastea, lanari berriro ekitea eta enpleguaren hobekuntza errazteko.
- Lan munduan eskatutako konpetentzia eta kualifikazio profesionalak lortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko aukerei buruzko informazioa ematea.
Edozein kontsultarako harremanetan jarri formulario honen bitartez.
Aurrez-aurreko kontsulten ordutegia ondoko hau da (aurrez hitzordua eskatu behar da):
- astelehenean 16:30etik 18:30era
- asteartean eta ostegunean 09:00tatik 14:00tara eta 15:00tatik 17:00etara
- asteazkenean 09:30etik 11:30era eta 17:30etik 19:00etara
- ostiralean 10:00etatik 11:00etara eta 11:25etik 13:25era