Edukira joan
EU ES

UrratsBAT

Zer da Urratsbat?

LHko ikasleei beren enpresa sortzen laguntzeko programa da.

Urratsbat programaren bidez ikastetxeak dauzkan baliabide guztiak baliatu nahi dira, hala giza baliabideak nola teknikoak, eta enpresa proiektuak sortzeko eta abian jartzeko erabili.

Norentzat da programa?

  • Lanbide Heziketako erdi mailako eta goi mailako zikloetako ikasleentzat. 
  • Ikastetxeko ikasle ohientzat. 
  • Prestakuntza ez arautuko edo prestakuntza ez presentzialeko ikastaroen bidez ikastetxearekin harremana daukan edozein pertsonarentzat.

Proiektuaren garapena

  • Ziklo osoan sentsibilizazio saioen bidez eta bigarren ikasturtean enpresa eta ekimen sortzailea moduluaren bidez kultura ekintzailea sustatzea.
  • Bideragarritasun-azterketen analisia eta aholkularitza. Enpresa martxan jartzea eta abiaraztea. Bideragarriak ikusten diren ideiak martxan jartzeko tutoretza eta aholkularitza. Finantzazioa, egituratze juridikoa eta diru-laguntzak. 
  • Enpresaren jarraipena. Abian jarri ondorengo hilabeteetan proiektuaren tutoretza egitea, ezarritako helburuak betetzen direla egiaztatuz eta sortutako zalantzak argituz.

Proiektuei buruzko informazioa eta aurkezpena

Informazio gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan ikastetxeko Urratsbat arduradunarekin: Imanol Martínez (urratsbat@easo.eus). UrratsbatSarea webgunean berriak eta programaren bitartez sortutako enpresen informazioa eskura daiteke.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus