Edukira joan
EU ES

Prebentzioaren astea badator

  • 2023 - 04 - 26 |

Apirilaren 28an Easo Politeknikoak, eta bereziki prebentzioko ikasleek eta irakasleek, Laneko Osasunaren eta Segurtasunaren Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horregatik, egun horren inguruan egitarau oparoa antolatu dugu, EASO Politeknikoko prebentzio kultura zabaltzeko asmoz:

  • Apirilaren 28an eta maiatzaren 3an Lan Arriskuen zikloko ikasleek antolatuta, Prebentzio jolasa, bertan EASO-ko ziklo industrialetako ikasleek prebentzio ezagutzak errepasatuko dituzte, errealitate birtualeko jolasen bidez eta “pasa-palabra” motako jolasen bidez.
  • Apirilaren 27an eta maiatzaren 2an Lan Arriskuen zikloko ikasleek antolatuta, Zubiri Manteoko informatika eta administrari ikasleentzat pantailekin ergonomikoki lana egiteko formakuntza tailerra izango da.
  • Aste honetan, 6. EASOko prebentzio ezagutzen lehiaketa ospatuko da, ia ze gela gailentzen den.  
  • Lan Arriskuen prebentzioa zikloko ikasleek Mikro-antzerki lehiaketa ere antolatu dute. Animatu parte hartzera.
  • Apirilaren 28an,  FTSIren ADI programaren baitan: Oscar Lópezen (Gamesa enpresako prebentzio arduraduna) enpresako prebentzio kudeaketaz eta garrantziaz eta Ibon Errazti, FTSIko boluntarioa, bizitako in-itinere kotxe istripua eta bere ondorioez arituko dira. 
  • Maiatzaren 2an, FTSIren ADI programaren baitan: Antonio González, UGTko psikologia gabineteko abokatua Mobbing edo laneko jazarpen psikologikoari buruz eta Jose Luis Tarrido FTSIko boluntarioa bere gaixotasun profesionalari buruz arituko dira. 
  • Gainera aste honetan Mutualiak utziriko argazki erakusketa izango da EASO Politeknikoan erakusgai.

Bukatzeko, informazio guztia bildu eta ikusgai izango duzuen site-a bisitatzera gonbidatzen zaituztegu: Esteka

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus