Exoeskeletoak lan-munduan
- 2023 - 03 - 31 |
Prebentzio eta Erizain laguntzaile zikloetako ikasle eta irakasleek exoeskeletoen mundua gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.
Martxoaren 24an, Iruña Tecnologías de Automatización enpresako Mikel Cinzarekin industrian eta osasungintzan exoeskeletoek dituzten erabilerak ulertu eta ikasteko saio praktikoa burutu zuten.
Exoeskeletoek laneko arrisku ergonomikoen prebentzioan, eta bestelako esparruetan aplikazio ugari dituzte. Saio honetan, osasungintzan, errehabilitazio arloan dituen erabilerak eta industria eremuan langileen lesioak prebenitzeko dituen aplikazio anitz ikusi ahal izan zituzten.
Etorkizun handiko arloa, zalantzarik gabe!