Lanbide arriskuen prebentzioa zikloko ikasleak arrisku faktoreak ebaluatzen
- 2022 - 12 - 07 |
Goi-mailako Lan arriskuen prebentzioa zikloko ikasleek, lehen erronkaren baitan, Easo Politeknikoko tailer eta laborategietako hainbat arrisku faktore ebaluatu dituzte.
1. mailako ikasleek laneko gorputz-jarrera ergonomikoak, produktu kimikoen biltegireatzea eta etiketatua, seinaleztapena eta lantokiko segurtasun baldintzak ikuskatzen aritu dira; ikastetxean dauden mekanizatuko eta zurgintzako tailerretan, laborategi kimikoan eta erizaintza zikloko instalakuntzetan egin dituzte ikuskapenak.
2. mailako ikasleek berriz zurgintzako eta mekanizazio tailerreko zarata ebaluazioak egin dituzte.
Argazkian, ondoren ziklo ezberdinei aztertu zaizkien arrisku faktoreen inguruko formakuntza eskaintzen, 31/1995 Prebentzioa legeak esaten duen bezala.