Prebentzioko ikasleak eskorga jasotzaileen ikastaroan
- 2022 - 03 - 07 |
EASO Politeknikoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi-mailako zikloko 1. mailako ikasleak, eskorga jasotzaileak erabiltzeko ikastaro kreditatuan izan ziren, zentroan jasotzen duten prestakuntza osatzeko asmoz.
Ikastaroa Europreven-k eman zuen eta irakaslea EASO Politeknikoko prebentzioko zikloko ikasle ohi bat izan zen, gaur egun lan arriskuen prebentzioan prestaketa ematen du eta baita eskorga jasotzailearen arriskuan inguruan ere. Ikasleak bi orduko prestakuntza teorikoa, errealitate birtualarekin lagunduta, jaso ondoren, sei orduz, eskorga jasotzailea erabiltzeko aukera izan zuten.
Balorazioa oso positiboa izan zen, izan ere, aukera izan zuten zentroan eskuragarri ez dauden makina batzuekin harreman zuzena izateko. Eta aldi berean lan ibilbiderako titulazio osagarri bat lortzeko.