Edukira joan
EU ES

Prebentzioko ikasleek arrisku faktoreak ebaluatzen

  • 2020-11-18 |

Goi mailako Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleak, lehen erronkaren baitan, Easo Politeknikoko tailer eta laborategietako hainbat arrisku faktore ebaluatu dituzte.

Lehen mailako ikasleek argiteria, laneko gorputz-jarrera ergonomikoak, produktu kimikoen biltegireatzea eta etiketatua, seinaleztapena eta lantokiko segurtasun baldintzak ikuskatzen aritu dira; ikastetxean dauden mekanizatuko eta zurgintzako tailerretan, anatomia patologikoko laborategian, laborategi kimikoan eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta instalakuntzetan egin dituzte ikuskapenak.

Bigarren mailako ikasleek berriz zurgintzako eta mekanizatu tailerreko zarata ebaluazioak egin dituzte.

Ondoren ziklo ezberdinei aztertu dituzten arrisku faktoreen inguruko formakuntza eskainiko diote 31/1995 Prebentzioa legeak esaten duen bezala.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus