Eskola Jasangarria ziurtagiria berretsita Easo Politeknikoan
- 2022 - 06 - 17 |
Easo Politeknikoak Eskola Jasangarriaren ziurtagiria berritu du beste behin. 2014ean hasitako lana hirugarren aldiz jarraian aintzatetsi digute, ikasleen eta langileen artean jasangarritasuna sustatzeko egindako lanagatik.
Ziurtagiria Eskola Agenda 2030ko koordinatzaileak jaso zuen Urdaibaiko Makazaga dorrean egindako ekitaldian. Bertan, IƱigo Urkullu, Jokin Bildarratz eta Arantxa Tapia izan ziren 31 eskolari ziurtagiriak banatzen.