Edukira joan
EU ES

Ama Lurra Zaintzen liburuaren aurkezpena.

  • 2020-12-09 |

Prentsa aurrearen argazkia ikastetxeko gela liburutegia gelan.Easo Politeknikoa hizkuntzaren aniztasunarekin bat eginez (garapen iraunkorrerako 17+1 helburua), abenduaren 1ean, Hizkuntza indigenak ama lurra zaintzen liburua aurkeztu zuen, Euskal Herriko Unibertsitateko Munduko hizkuntza Ondarearen UNESCO- Katedra eta Garabide elkartearekin lankidetzan egindako proiektu baten emaitza izan da.

Aurkezpena Ingurumen hezkuntza eta kontroleko 2. mailako ikasleek prestatu eta moderatu zuten. Liburuak kultura hitzaren esanahia ikuspuntu ezberdinetatik goraipatzea du helburu. Garabidek antolatutako Hizkuntza Biziberritzeko Estrategiak Aditu Ikastaroan, 11 komunitate indigenatik etorritako ordezkariak egindako marrazki eta ipuinek eman zioten bidea liburuxkari. Noberak bere ama hzkuntzan idatzi zuen eta, ondoren, gaztelerara itzuli zen, segidan Euskarara itzuli ahal izateko.

Liburua webgune honetatik deskarga dezakezu, baina paperezkoa nahi baduzu 5ÔéČtan eskuragarri duzu Garabideren webgunean.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus