II. Belaunaldien Arteko Jardunaldiak: Maximo Goikoetxea - Lotzen saria

  • 2021-05-11 |
Proiektuan zehar egindako ekitaldi baten argazkia. Escenatoki bat, parte hartu duten hiru emakume eta atzean duten aurkezpenean proiektuaren izena.

Aurten, Erizaintzako zaintza osagarriak zikloko ikasleak, Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zikloko ikasleekin batera, Máximo Goikoetxea- Lotzen sarietan parte hartu dute.

Gure ikastetxetik argi dugu, belaunaldien arteko elkartasunaren inguruan lanean jarraitu nahi dugula.

Gainera, “Covid-19 eta gazte eta nerabeen osasun mentala”ren inguruan egiten ari garen berrikuntza proiektuaren aurkezpena egiteko aukera izan dugu. Proiektu hau Inmakulada Tolosa ikastetxearekin batera egiten ari gara Tknikak eman digun aukerari esker.