Munduko Aho Osasunaren Egunarekin bat egiten dugu

  • 2021-03-17 |

Institutuko atseden espazio batean jarritako panela eta eskuratzeko triptikoak ikusten diren argazkiaMartxoaren 20an mundu mailako Aho Osasunaren Eguna ospatzen da. Aho osasunak bere baitan eta gorputzarekin erlazioan duen garrantzia azpimarratzeko eta gizartean zabaltzeko erabiltzen da plataforma hau. Bide horretan, Easo Politeknokoan Aho eta Hortzen Higienea zikloko lehen mailako ikasleek infografiak prestatu dituzte aho osasun gomendiok eta patologia ezberdinen erlazioak azalduz.Astean zehar ikusgai izango dira eskolako korridoreetan eta sare sozialetan.

Gogoratu aurtengo leloa: Egon zaitez harro zure ahoaz!

Informazio gehiago World Oral Health Day webgunean.