GSK Lab Aho eta Hortzen Higienerekin

  • 2020-12-11 |

GSKren ordezkaria ikasleei azalpenak ematen institutuko gela batean, maskarak aurpegian eta atea zabalik ondo bentitatzeko. Aho-hortzen higieneko goi-mailako zikloko lehen mailako ikasleek GSK laborategietako ordezkari den EguzkiƱe Mendozaren hitzaldi batean parte hartu dute, aho-higiene egokia zein produkturekin mantendu daitekeen ikasteko eta, bereziki, arreta berezia behar dutenentzat egokienak zeintzuk diren jakiteko.

Helburua izan da ikasleek ahoko patologia duten pazienteei zein patologiak dituzten azaltzen jakitea, patologiez jabetu daitezen eta sintomak arintzen dituzten produktuak erabil ditzaten.