Proiektuak
Karbono aztarnaren kalkulua LHko ikastetxe batean
- 2016-09-01 - 2018-06-30 |
Epea eta koordinatzailea
2018ko ekainaren 30 arte
Koordinatzaileak Maria Meijide da.
Proiektuaren justifikazioa
Easo Politeknikoak proiektu honen bidez bere karbono arrastoa ezagutu eta kalkulatu nahi du. Era sinplean, uler daiteke berotegi-efektuko gasak (BEG) aireratzen dituen jarduera bakoitzak ingurumenean uzten duen kutsua dela karbono arrastoa.
Norbanako bakoitzak bere eguneroko jardueraz arrastoa uzten badu, eta ez da erraza hori neurtzea, suposa dezakegu LHko ikastetxe batean kalkulu hau zer izan daitekeen. EASOn une honetan 20 lanbide ziklo ematen dira, ia ikastetxean 20 enpresa txiki/ertain edukiko bagenitu bezala, bere langile, bere makina eta ekipamenduekin, bere kontsumigarriak eta materialak, bere kontsumo energetikoa, informatika… Karbono arrasto hori kalkulatzea da proiektu honen helburua, beharrezkoa, neurgarria eta kuantifikagarria den guztia kontuan hartzea eta zehaztea, neurketarako azken metodoen arabera, zein den gure karbono arrastoa. Gure arrastoaren balioa jakitearekin bakarrik, berau murrizteko neurriak zehaztu daitezke.
Lortu nahi diren helburuak
- Karbono arrastoaren kalkulua da proiektu honen helburua, kontuan hartzea beharrezkoa, neurgarria eta kuantifikagarria den guztia eta zehaztea, neurketarako azken metodoen arabera, zein den gure karbono arrastoa.
- Kalkuluen parametroak zehaztea, beste ikastetxeentzat erreferentzia gisa baliagarriak izan daitezen, haien kalkulu denborak murriztearren eta zehaztapen azkarra eta hurbildua posible izan dadin.
- IHOBErekin harremana eduki nahi da, kalkulurako hartu ditzakegun planteamenduak ikusteko asmoz. Baina, era berean, egoki jotzen da Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumenarekin eta Donostiako Udaletxearekin lana egin eta hitzarmenak osatzea, proiektu hau erakundeok dituzten ildoekin lerrokatzearren.
- Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleak proiektuaren partaide bilakatzea, beren hezkuntza jardueren eta planifikazioak ahalbidetzen duen heinean.
- Eskola-erakundeen karbono arrastoa kalkulatzeko erreminta informatikoa garatzea, informatikako espezialitatea duten LHko ikastetxeen lankidetzarekin.
- Ikastetxearen kudeaketan ekintzak txertatzea, zehaztutako karbono arrastoa murriztearren.
Partehartzaileak eta kolaboratzaileak
Easo Politeknikoko Ingurumen departamentua eta Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi mailako zikloko ikasleak