Proiektuak
Beti uste izan dugu LHko ikastetxeetan badagoela talentua eguneroko irakaskuntzatik harago joan eta berrikuntzarako proposamenak eta proiektuak egiteko. Easo Politeknikoan urteetan zehar berrikuntza teknologikoko proiektu asko garatu ditugu. Hauek eragin zuzena eduki dute ikasleengan. Izan ere, gauza ez da zerbait berritzailea egin eta gutxi batzuen ezagutzan soilik geratzea; berrikuntza horrek ikasleengana ere iritsi behar du, horrela bakarrik helduko baita gizartera. Baina, garai batetik hona, irakasteko modua bera dago ezbaian eta, ondorioz, berrikuntza metodologikoa ere bereziki landu behar dugu. Horrela, LHko irakasleak berritzaile izateko dauzkan bi alderdiak asetzen ditugu, teknikoa eta metodologikoa.
Ondorengoak dira aurten Easo Politeknikoa lantzen ari den proiektuak:
2016-09-01 - 2017-07-30| Bio nodoa
2015-09-01 - 2017-06-30| Alderantzizko fabrikazioa
2016-09-01 - 2017-06-30| Woodtektura
2016-09-01 - 2018-06-30| Kubo pasiboa ETHAZI tailerretan lankidetzan oinarritutako lan-metodogiaren bidez
2014-09-01 - 2019-07-30| Easo Politeknikoa eraldatzen: ikasketa-agertoki berriak
2016-09-01 - 2018-06-30| Karbono aztarnaren kalkulua LHko ikastetxe batean