Iraunkortasun politika
Easo Politeknikoan gure erakundearen kudeaketan eta gurekin ari diren pertsonei, beste ikastetxeei eta erakundeei ematen diegun zerbitzuan iraunkortasuna sustatu eta barneratu behar dugula irizten diogu; horretarako Nazio Batuek (Agenda 2030) garapen iraunkorrerako proposatutako helburuetan oinarritzen gara.
Erakunde gisa honako konpromisoak hartu ditugu:
- Ikastetxearen ingurumen-kudeaketarako sistema sustatzea eta hobetzea.
- Gure arrasto ekologikoa murriztea.
- Gure ingurumen-aldarrikapena komunikatzea.
- Iraunkortasun arloan gure erakundean eta beste ikastetxeekin eta erakundeekin lankidetza-lana sustatzea.
- Desberdintasun sozialak murrizten laguntzea eta gure erakundean solidaritate-balioak sustatzea.
- Erakundeko pertsonen osasunaren hobekuntzan laguntzea.
- Elkarbizitza hobea sustatzea, kalteberatasun, desgaitasun, nagusikeria eta genero-desberdintasun egoeretan sentiberatasun berezia adieraziz.
- GIH 17+1 sustatzea: Hizkuntza eta kultura aniztasuna, kultura babesteko eta kultura eta hizkuntza gutxituagoak mantentzeko eta laguntzeko konpromisoa hartuz.
- Gurearen desberdinak diren kultura eta errealitateetatik etorritako pertsonen inklusioaren alde lan egitea.
- Erakundearen konplimendu eta etika prozedurak garatzea zerbitzu publiko ona eta kalitatezkoa sortzeko, ondo egindako lanarekiko konpromisoa bilatuz pertsonengan.
- Belaunaldien arteko orekaren alde lana egitea, egungoek etorkizunekoak kontuan izanik, gizartearen, kulturaren eta ingurumenaren narriadura txikiagotuz.