ERIZAINTZAKO ZAINTZA OSAGARRIAK
Talde bat D ereduan
Ordutegia: 8:00 - 14:30
Iraupena 1400 ordu (bi ikasturte: bigarrena irailetik abendura)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
Gaitasun orokorra
Pazienteari/bezeroari laguntzea eta bere inguruneko osasun-baldintzen arloan lan egitea, honako kasuetan: laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntzako zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa, erizaintzako diplomatuaren menpe egongo delarik, edota, kasua bada, libreki dihardutenengandik eratorritako osasun-zerbitzuetan osasun-taldeko kide gisa, dagokionaren ardurapean.
Ikasketa plana
Lehen urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Administrazio eragiketak eta osasungintzako dokumentazioa | 2 |
Erizaintzako oinarrizko teknikak | 12 |
Ospitaleko higienea eta materialen garbiketa | 6 |
Osasunaren sustapena eta pazientearentzako laguntza psikologikoa | 3 |
Laguntza odontologiko-estomatologikoko teknikak | 3 |
Lan-taldeko harremanak | 2 |
Lan-prestakuntza eta orientabidea | 2 |
Bigarren urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Lantokiko prestakuntza | 370 (urtean guztira) |
Kalitatea eta etengabeko hobekuntza | 40 (urtean guztira) |
Irteera profesionalak
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Lehen mailako arreta eta arreta komunitarioa: etxez etxekoa, osasunaren sustapena, ahoaren eta hortzen osasuna, kontsultak eta zaharren egoitzak.
- Arreta espezializatua: kontsultak, ospitaleratzea, larrialdiak, pediatria, unitate bereziak (zainketa intentsiboetako unitatea, eta abar), geriatria, eta abar.
- Osasun-etxeak, bainuterapiako zentroak, eta Ministerioetako, Autonomia Erkidegoetako edo Udaletako gizarte-gaietako sailak.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
- Erizaintzako zaintza osagarrietako teknikaria.
- Gizarte-erakundeetan mendeko pertsonei arreta ematea.
- Mendeko pertsonei etxean arreta ematea.
Informazio gehiago
Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.
Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.