Ertzaintzako erreskate taldeak bisitatuz
- 2023 - 01 - 17 |

Osasun larrialdietako 2. mailako ikasleak Kiroletakoekoekin batera Iurretako Ertzaintzaren erreskateko basea ezagutzera joan ginen. Bertan ertzaintzaren barneko lau unitateak ikusi genituen: mendiko erreskatea, urpekaritza, aireko erreskatea (helikopteroa) eta txakurrekin egiten dituzten pertsonen bilaketak.
Hasieran, erreskate mota desberdinen tailerrak izan genituen, taldeka tailer guztietatik pasatu ginen. Tailer guztietatik igaro ondoren, entrenamenduetarako erabiltzen duten igerileku berezia erakutsi ziguten eta bertan urpeko erreskateak nola egiten diren azaldu ziguten. Ondoren txakurren txanda iritsi zen, erreskate talde honek pertsonen bilaketan nola aritzen ziren azaldu eta bilaketa simulazio bat zuzenean ikusi ahal izan genuen; ikasle bat ezkutatu zuten eta bilaketako txakurrak atera zituzten bera aurki zezaten usaimena erabiliz, segituan aurkitu zuten!
Bisita amaitzeko, helikopteroa ikustera joan ginen eta honi buruzko azalpen txiki bat eman ziguten. Oso irteera interesgarria izan zen!