LABORATEGI KLINIKO ETA BIOMEDIKOA
Talde bat A ereduan.
Ordutegia: 15:00etatik 21:30etara.
Iraupena: 2000 ordu (bi ikasturte)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
- DUALA egiteko aukera Miramon Parke Teknologikoko Bioenpresetan kontratu edo bekarekin.
- Zelula-kultiboen espezializazio-kurtsora sarbidea.
- Erronketan oinarritutako metodologia kolaboratiboa: Ethazi.
- Lan prestakuntza atzerrian (Erasmus+)
GAITASUN OROKORRA
Lagin biologikoen azterketa analitikoak egitea, lan-protokoloak eta kalitate-, segurtasun- eta ingurumen-arauak jarraituz, gaixotasuna prebenitzeko eta diagnostikatzeko, gaixotasunaren bilakaera kontrolatzeko eta tratamenduaren euskarri izateko. Osasun-sektorean, eremu publikoko erakunde eta instituzioetan eta enpresa pribatuan lan egiten dute.
Ikasketa plana
Lehen urtea
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Fisiopatologia orokorra | 5 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 3 |
Lagin biologikoen kudeaketa | 4 |
Azterketa biokimikoa | 5 |
Mikrobiologia klinikoa | 6 |
Laborategiko teknika orokorrak | 7 |
Bigarren urtea
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Biologia molekular eta zitogenetikoa | 9 |
Azterketa hematologikoaren teknikak | 10 |
Inmunodiagnostiko-teknikak | 6 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 3 |
Ingelera teknikoa | 2 |
Laboratorio kliniko eta biomedikoaren proiektua | 50 (urtean guztira) |
Lantokiko prestakuntza | 360 (urtean guztira) |
Lan munduan okupazio nagusiak
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Diagnosi klinikoen laborategiko goi-mailako teknikaria.
- Laborategiko teknikari espezialista.
- Ikerketako eta esperimentazioko laborategiko laguntzaile teknikoa.
- Toxikologiako laborategiko laguntzaile teknikoa.
- Ospitale- eta farmazia-produktuen merkataritza-ordezkaria.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
- Laborategi klinikoko eta biomedikoko goi-mailako teknikaria osasun-lanbideak antolatzeko legearen arabera araututako lanbidea da.
Informazio gehiago
Kontsula bat egin nahi baduzu erabili formulario hau.
Informazio gehiago tituluari buruz IVAC-EEIren webgunean.