Easo Politeknikoko ikasleak zibersegurtasunaren inguruan eguneratuta
- 2022 - 11 - 30 |
Zibersegurtasuna Easo Politeknikoaren egunerokotasunean dago, eta horrekin batera, "CIBERSEGURIDAD EN ENTORNOS DE LAS TECNOLOGÍAS DE OPERACIÓN" L.H.ko masterreko ikasleak ere bai. Ikasturte honetan zehar, eta aurreko ikastaroaren ildoari jarraituz, dagoeneko jaso dute Zibersegurtasuneko Gorabeheren Kudeaketari buruzko kanpoko prestakuntza, CCI "Centro de ciberseguridad industrial "-ek emandakoa.
Bestalde, Donostian INDUSTRYSEC 2022 ospakizunak eskaintzen duen aukera aprobetxatuz, Zibersegurtasun industrialaren topagune honetara hurbiltzeko aukera izan dugu. Beste behin, Gipuzkoako zibersegurtasunaren ekosistema osatzen duten eragileak bildu ziren euren ikuspegia eman eta ezagutza guri transferitzeko.
Horrez gain, GIPUZKOA EKINen edizio berri baten ospakizunarekin batera, zeinaren helburua azken teknologiak irakasle eta ikasle teknikoei hurbiltzea den, Tabakaleran "Cybersecurity and Blockchain (NFT)" gaiari buruzko jardunaldi batean izan gara.
Azken ekitaldi honetan, Gipuzkoako enpresek euren esperientzia profesionalak partekatu zituzten eta bertaratutakoen zalantzak argitu zituzten. Azkenik, lankidetza-tailer batean parte hartu genuen, Blockchain-en ustiapenaren inguruan industria eta merkataritza mailan gure ideiak emateko.