Aurten Mekanika arloak Easo Politekniko berdintasunezko arduradunarekin adostuta berdintasuna lantzea erabaki dute. Hori dela eta, Mekanikako departamenduko ikasle guztiak, lau asteko kurtsoa egiten ari dira gizarteko estamentu guztien berdintasuna lantzeko aktibitate eta dinamiken bidez. Formakuntza hau Sorginlore gizarte elkartetik jasotzen ari dira. Elkarte hau Emakundek homologatutako aholkularitza-elkartea da, emakume eta gizonen arteko berdintasun eta genero-berdintasunaren aldeko gaietan. Jardunaldi hauetan, bai erdi-mailako eta baita goi-mailako zikloetako ikasleak ere berdintasuna lantzen ari dira metodologia eta teknika malgu eta pertsonalizatuen bidez.