Mekanikako irakasleak Curt Nicolin Gymnasiet eskola bisitatzera joan dira Suediara
2022 - 04 - 25 |
Ruben Guenetxea eta IƱaki Bilbao Easo Politeknikoko Mekanika saileko irakasleak eta Bidasoako Aitor Cuende irakaslea Suediara joan dira Curt Nicolin Gymnasiet eskola bisitatzera. Bisita honen helburua beste herrialde batzuetan nola egiten duten lan ezagutzea eta ikastea da. Ez da Easo Politeknikoko mekanika departamentuak egiten duen horrelako lehen bisita. Aurretik, Nekane Agirrek eta Jon Salmeronek Alemaniako eskolak bisitatu zituzten helburu berarekin. Etengabe aldatzen ari den mundu batean bizi gara, eta garrantzitsua da Europako gainerako herrialdeetan egiten ari diren berrikuntzen berri izatea.