Edukira joan
EU ES

Mekanikako ikasleek Bidarteko “24h de l’innovation pour la planéte” jardunaldian parte hartu dute

  • 2022 - 04 - 04 |

Mekanikako departamenduko zenbait ikasle Bidartera joan dira “24h de l’innovation pour la planéte” jardunaldian parte hartzera.

Jardunaldi honetan bai Lanbide Heziketako, bai Bigarren Hezkuntzako eta baita Unibertsitateko ikasleek ere parte hartu dute enpresek proposatzen dizkieten hainbat erronkari irtenbidea emateko.

Proiektu hauei aurre egiteko, 24 ordu jarraian egon dira ikasleak ia lorik egin gabe irtenbide baten bila. Mekanikako ikasleek Nafarroako Unibertsitateko eta Baionako eskolako ikasleekin primerako taldea sortu dute eta hain lan bikaina egin dute non enpresa batek proiektua aurrera eramateko beraiekin harremanetan jarraitu nahi duela esan duen.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus