ALTZARIGINTZA, ZURGINTZA ETA KORTXOA DEPARTAMENTUA
Altzarigintza, zurgintza eta kortxoa departamenduak eskarmentu zabala dauka alor honetan. Gure ikastetxean familia profesional honetako hiru ziklo ematen dira, bi erdi mailakoak eta bat goi mailakoa.
Erdi maila
-
Arotzeria eta altzarigintza: Altzariekin eta zurgintzako osagaiekin zerikusia duten espezializazio arloak ikasten dira, produktuaren mekanizazio, muntaketa, akabera, biltegiratze eta bidalketa prozesuak burutuz. (azalpen-bideoa)
-
Instalazioa eta altzari-hornikuntza: ate, leiho, zoru… eta egurrezko egitura eta altzariak bezalako elementuen fabrikazioarekin zerikusia duten arloak ikasten dira. (azalpen-bideoa)
Goi maila
-
Diseinua eta altzari-hornikuntza: Ikasleak altzariak eta arotzeriako elementuak diseinatzen, fabrikatzen eta instalatzen espezializatuko dira. Etxebizitzetarako eta antzeko barne-espazioetarako interiorismo-proiektuak ere egiten dituzte. (azalpen-bideoa)
Familiako ziklo guztietan, gure ikasleak bi urtez egoten dira ikastetxean konpetentzia horiek heureganatzen, hau dena bigarrengo ikasturtean egiten den lantokiko prestakuntzarekin osatuz. Era berean, badago Dual sistemaren bidez formakuntza egiteko aukera, non ikastetxeko prestakuntza lantokietan burutuko den lanarekin uztartuko den.
Gure ikasleek Europako beste herrialdeetan ere egin ditzakete beren praktikak, Erasmus+ Kartaren bidez.
Departamenduak lan-poltsa bat kudeatzen du, zeinek, formakuntza zikloa amaitutakoan, ikasleen kontratazioak ahalbidetzen dituen.
2023 - 05 - 12| Euskoskills 2023 amaiera
2023 - 05 - 11| Euskoskills 2023
2023 - 03 - 13| EHUko Arkitekturako G.E.T. eko Masterrarekin lankidetza
2023 - 01 - 25| Altzarien bigarren bizitza
2022 - 11 - 21| Zur eta altzarigintza: hiruhileko laburpena