SEGURTASUN ETA INGURUMEN ALORGUNEA
Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola Zikloa
ZENTRO BAKARRA GIPUZKOAN
Easo Politeknikoa Ingurumen Hezkuntza eta Kontrola goi-mailako heziketa-zikloa B + ereduan eskaintzen duen ikastetxe bakarra da Gipuzkoan. Zikloa Segurtasuna eta Ingurumena lanbide-familiaren baitan dago. (azalpen bideoa)
PRESTAKUNTZA
Zikloak 2 urteko iraupena du, eta, epe horretan, ikasleak ingurumen-hezkuntzako eta kontroleko goi-mailako teknikari gisa lan egiteko beharrezkoak diren gaitasunak eskuratzen ditu.
PRAKTIKAK ENPRESAN
Ziklo honetako lantokiko praktikak ingurune naturalaren kontserbazioan, floraren eta faunaren ikerketan, ekonomia zirkularrean, karbono-aztarnaren neurketan eta GIHen garapenean lan egiten duten enpresetan eta erakundeetan egiten dira.
Helburu nagusia ikasleak enpresaren eguneroko funtzionamendua ezagutzea eta tituluan ezarritako ezagutzak eta trebetasunak eskuratzea da.
PRAKTIKAK EUROPAR BATASUNEAN
Erasmus + programaren barruan Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan ere praktikak egiteko aukera eskaintzen da. Italia, Portugal eta Polonia dira lantokiko praktikak egiteko aukera gehien eskaintzen dituzten herrialdeak.
LAN-EREMUA
Zikloak ingurumen-hezkuntzan lan egiteko gaitzen zaitu, adibidez, ingurumen-hezitzaile, naturguneetako gidari eta sentsibilizazio jardueren koordinatzaile gisa. Kudeaketaren eta kontrolaren eremuan, enpresetako eta administrazioetako ingurumen-eragile eta teknikari gisa lan egin dezakezu.
GAURKOTASUNA: INGURUMEN ARAZOAK
Gero eta gehiago dira ekonomia zirkularraren, mugikortasun iraunkorraren, karbono-aztarnaren neurketaren eta GJHen garapenaren aldeko apustua egiten duten enpresa eta erakundeak. Erronka horiei guztiei aurre egiteko, ingurumenari buruzko prestakuntza espezifikoa duten pertsonak behar dira. Eta zu horietako bat izan zaitezke.
LAN-POLTSA
Gure ikasleei eta sektoreko enpresei zerbitzu hobea emateko helburuarekin, Hezkuntza eta Ingurumen Kontroleko sailak lan-poltsa pertsonalizatua du, eta lan-eskaintzen kudeaketan enpresekin erlazio zuzena du.
Zikloko gaiei buruzko informazio gehiago nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
2023 - 03 - 10| Klimaren eta biodibertsitatearen krisia, erakusketa
2023 - 02 - 06| Muebleaso, altzari berrituen erakusketa Easo Politeknikoan
2022 - 10 - 10| Ingurumen hezkuntzako ikasleak Gorbeian oreinen marruman
2022 - 06 - 17| Eskola Jasangarria ziurtagiria berretsita Easo Politeknikoan