LANEKO ARRISKUEN PREBENTZIOA DEPARTAMENTUA
LAN ESKEINTZA HANDIA.
Lanbide arriskuen prebentzioko goi maila ikasten duten ikasleen laneratzea ia erabatekoa da ikasketak bukatu eta sei hilabetetara. Laneko arriskuak eta hauen ondorio katastrofikoak prebenitzeko ardura hartuko duten profesional espezializatuen (Lanbide Arriskuen Prebentzioko Goi Mailako Teknikariak) gero eta eskari handiagoa dago.
GIPUZKOAN IKASTETXE BAKARRA
EASO Politeknikoa Gipuzkoako ikastetxe bakarra da Lanbide Arriskuen Prebentzioa goi mailako heziketa zikloa eskaintzen duena. (azalpen-bideoa)
ESKAINTZA DUALEAN
Azpimarratzekoa da, ikastetxeko eta enpresako prestakuntza bateratuz, Lanbide Arriskuen Prebentzioko Lanbide Heziketa Dualaren hautaketa egiten duten ikasleen laneratzea erabatekoa dela.. Une honetan, lanbide arriskuen prebentzioko prestakuntza DUALa eskatzen ari diren enpresa-oldea aukera ezin hobea da garapen profesionalerako.
PRAKTIKAK ENPRESAN
Bestalde, prebentzio zikloko derrigorrezko praktikak nabarmendu behar ditugu. Hauek edozein motatako enpresetan egiten dira 3 hilabeteko egonaldian (380 ordu). Xede nagusia ikasleak enpresaren eguneroko funtzionamendua ikustea da eta tutorearen ikuskaritzapean tituluan ezarrita dauden ezagutzak, trebetasunak eta abileziak eskuratzea. Honek ikastetxearen eta enpresaren artean hurbiltasun handiagoa sustatzeko aukera ematen du edukien eta laneratzearen arloan.
PRAKTIKAK EUROPAR BATASUNEAN
Praktikak beste Europar Batasuneko herrietan egiteko aukera ere ematen du, Erasmus+ programaren barruan.
LAN-POLTSA
Gure ikasleei eta sektoreko enpresei zerbitzu hobea emateko helburuaz, lanbide arriskuen prebentzioko departamentuak lan poltsa bizkorra, jariakorra eta pertsonalizatua dauka. Hori dela eta, enpresekin solaskide zuzenak bilakatzen gaitu lan eskaintzen kudeaketan.
Prebentzioko departamentuak bere ikasleei lan mundura egokitzeko aukera emango dien prestakuntzaren aldeko apustua egiten du. Eta hori da eguneroko lanean, enpresen benetako arazoak geletara eramanez, erronketan oinarritutako irakasteko eta ikasteko metodo kolaboratiboa txertatu izanaren arrazoia.
2023 - 05 - 15| Prebentzio astea bukatu da
2023 - 04 - 26| Prebentzioaren astea badator
2023 - 03 - 31| Exoeskeletoak lan-munduan
2022 - 04 - 26| Prebentzioaren astea