OSASUNGINTZA DEPARTAMENTUA
Gure ibilbidea 2002. urtean hasi zen, Aho eta Hortzen Higienea Zikloko lehenengo ikasle promozioarekin eta 2008an EASO Politeknikoan behin- betiko finkatu ginen.
Gure hezkuntza eskaintza 4 ziklotan banatzen da: Alde batetik, Osasun-Larrialdiak eta Erizaintzako Zaintza Osagarriak erdi mailako zikloak, eta bestalde Aho eta Hortzen Higienea eta Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia goi mailakoak.
Aho eta Hortzen Higienea arloan gure helburua Gipuzkoako Aho eta Hortzen Higieneko sektoreko sare profesionalean sartzea izan zen, berariazko profesionalak sortzeko. Gaur egun sektore honetarako enpleguaren eskari eta eskaintzan erreferente bat izatea lortu dugu. (azalpen bideoa)
Osasun-larrialdien arloan titulaziorik ez zuten sektoreko langileak tituluak lortzeko bidean jartzea izan zen gure helburua eta baita ere sektoreko premiak asetuko dituzten titulatu berriak sortzea. Gaur egun probintzian Osasun-Larrialdiak zikloa eskaintzen duen zentro publiko bakarra gara. (azalpen bideoa)
Erizaintzako Zaintza Osagarriak zikloak laguntza espezializatuko eta lehen mailako laguntza zentroetan erizaintza-taldeko kide gisa lan egiteko teknikoak prestatzen ditu. Ikasketak amaitu ondoren, osasunaren sektorean egin dezakezu lan, sektoreko enpresa publiko zein pribatuetan. (azalpen bideoa)
Easo Politeknikoa da Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnosia Goi Mailako zikloa Euskadiko sare publikoan eskeintzen den zentru bakarra. Behin zikloa amaituta, ospitaleetan, auzitegi medikuntzan, ikerkuntzan edo bioenpresetan lan egin daiteke. (azalpen bideoa)
Laborategiko teknikarien eskaintza handitzeko asmoz, Laborategi Kliniko eta Biomedikoa goi mailako zikloa ezarri dugu. Ziklo honek Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa zikloarekin modulu batzuk partekatzen ditu, aukera paregabea bi zikloak ikastetxe berean eskuratzeko. (azalpen bideoa)
Azken bi ziklo hauek ikasten ari zaren bitartean, Terapia Genikoko Fabrikazio Industriala eta Kalitate Kontrola espezializazio programa burutu dezakezu, edo prestakuntza DUALa egin mundu mailan erreferenteak diren bioenpresetan.
Bioenpresen oinarrizko tresna diren zelula kultiboetan sakondu nahi baduzu, Zelula Kultiboak espezializazio ikastaroa eskeintzen dugu, azken urteotan bioenpresen gorakadari erantzuna emanez. Graduondoko honek bioenpresetako teknikari espezialistak formatzea du xede. (azalpen bideoa)