Edukira joan
EU ES

Merkataritza eta marketina

Supermerkatu baten produktu freskoen aldearen giotik hartutako argazkia: bertan lerrotuta ikusten dira fruitu eta barazkien kontenedoreak. Easo Politeknikoak 2020-2021 ikasturteaz geroztik Merkataritza eta Marketina lanbide-arloko heziketa-ziklo bat eskaintzen du, elikagaien merkaturatzea erdi-mailako heziketa-zikloa.

Zerbitzu-sektorearen barruko lanbide-arlo honek sektore arteko izaera nabarmena du, merkataritza-banaketarekin zerikusia duten jarduerak eta enpresak hartzen dituena, adierarik zabalenean: merkataritza (handizkakoa eta txikizkakoa), garraio-jarduera osagarriak, biltegiratzea eta operadore logistikoak, eta enpresentzako zerbitzuak marketinaren, merkatuen ikerketaren eta publizitatearen esparruan.

Elikagaiak merkaturatzea

D eredua, 8:00etatik 14:30era.

1. mailan ere praktikak egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan.

DUALa egiteko aukera supermerkatu kate garrantzitsuetan, kontratu bidez edo bekarekin.

Konpetentzia orokorra

Titulu hau lortzen duten profesionalek elikagai-establezimendu fisiko zein onlinekoetan, merkataritza-plangintza, elikagaien biltegiratzea, banaketa eta birjartzeen kudeaketa, elikagai galkorrak eta ez-galkorrak saltzeko eta bezeroei arreta komertziala emateko garatu beharreko konpetentzia guztiak lortuko dituzte.

Irteera profesionalak

Titulu hau eskuratzen duten pertsonek elikagaien merkataritza fisikoan edo online egingo dute lan, edozein enpresa edo erakundetan, txikizkako elikadura-dendetan edo azalera handietako sailetan, beren kontura edo besteren kontura. Zehazki, ondorengo lanpostuak bete ditzakete:

  • Elikagai-saltegien arduraduna.
  • Elikagai-saltegiko sekzio arduraduna.
  • Elikagai-saltegi txikien kudeatzailea.
  • Elikagaien online saltegien arduraduna.
  • Elikagaien aholkulari komertziala.
  • Elikagaien saltzailea.
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus