GORPUTZ ETA KIROL EKINTZAK DEPARTAMENTUA
Gorputz eta kirol ekintzen departamentuak hiru heziketa ziklo eskeintzen ditu:
Erdi mailakoa: Natura inguruneko eta aisialdiko gidari-lanak
Formakuntza honetan bezeroak bidezidor eta mendi ibilbideak segurtasunez eta poztasunez gidatzeko prestakuntza eskuratzeko, ikasleak batez ere honako lau moduluak landuko ditu: Natur ur eremuetan lehen sorospenak, xendazaletasuna, bizikleta eta zaldia. Ziklo hau bereziki natur ingurunean egiten diren jarduera fisikoak eta pertsonekin hartu-emana gustoko dutenei zuzendua dago. (azalpen-bideoa)
Gizarte eta kirol animazioko eta irakaskuntzako goi-mailako teknikaria
Ziklo hau kirol-irakaskuntzan, animazioan eta gorputz- eta kirol-jardueren koordinazioan dago profilatua; zeregin hauek klubetan, kirol-sektoreko enpresetan, turistikoetan eta baita haur eta gazteentzako hezkuntza-aisialdikoetan garatu ahal izateko bai kirol instalazioetan zein kanpamenduetan, gazte-aterpetxetan, kolonia-etxetan... Halaber, era guztietako erabiltzaileentzako lehiaketa ez-ofizialak zein gorputz- eta kirol-ekitaldi txikien antolakuntzaz arduratu daiteke. (azalpen-bideoa)
Egokitze fisikoko goi-mailako teknikaria
Ziklo hau kirol-erabiltzaileen entrenatzaile eta prestakuntza fisikoaren arduraduna izateko profilatua dago aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako fitness-eko eta antzeko jardueretako monitore moduan bai banaka zein taldean. Funtsean ikasketa honek musikaren laguntzarekin edo/eta gabe egokitzapen fisikorako zein osasuna eta gorputz-zainketarako jarduerenen irakasle eta sustatzaile izateko prestatzen du bai gimnasioetan, ur-instalazioetan edo kiroldegietan. (azalpen-bideoa)
2023 - 06 - 02| Hiru egunetako egonaldia bizikleta gidari bezala
2023 - 03 - 01| Olinpiadak Egokitzapen fisikoa zikloko ikasleek antolatuta
2023 - 02 - 22| Goyeneche fundazioa eta Easoko kirol arloa elkarlanean.
2023 - 02 - 20| Natur inguruneko gidaritza zikloko ikasleak Pirinioetan