GIZARTE ZERBITZUAK DEPARTAMENTUA
Gizarte Zerbitzuak departamentua 2008/2009 ikasturtean sortu zen Easo Politeknikoan. Ordutik hona Gizarte eta Kultura Zerbitzuak lanbide-arloko hiru ziklo ematen dira: Erdi mailako Mendekotasun egoeran dauden pertsonei Arreta (azalpen-bideoa), Goi Mailako Haur Hezkuntza (azalpen-bideoa) eta Gizarteratzea alegia (azalpen-bideoa).
Beraz, hiru esperientzia-arlo nabarmenduko genituzke: mendekotasuna, hezkuntza eta gizarte eta laguntza arloak, alegia. Hirurek pertsonaren bizitzaren momentu ezberdinetan eta hainbat zailtasun agertzen direnean esku-hartzea dute helburu.
Orokorrean, beraz, ikasleek ikastetxean bi ikasturte igarotzen dituzte lanbide batean trebatzen, eta jarrera profesionalak barneratzen, beti ere, irakasleek metodologia berritzaileak eta parte hartzea sustatzen dutenak erabiliz. Zenbait kasutan, 2. mailan trebakuntza ikastetxean ez ezik, lantegietan ere jasotzen da, “DUAL” izeneko programari esker.
Erasmus+ Nazioarteko programa dela eta, gure ikasleek daukaten beste aukera da atzerrian praktikak burutzea. Besteak beste, Portugal, Italia, Polonia eta Alemania izan dira orain arte aukeratutakoak.
Aipatu beharra dago inguruko eta sektoreko enpresekin harremana estua dela eta elkarlana etengabea; horren adibide gure ikasleek hainbat erakundetan gauzatzen dituzten jarduerak dira: txotxongilo emanaldiak haur eskoletan, eguneko zentroko erabiltzaileentzat txangoak, gobernuz kanpoko erakundeekin elkarlana, irteerak eta jarduerak... Aldi berean, erakunde horietatik adituak etortzen zaizkigu irakasle zein ikasleen trebakuntza berritzeko eta osatzeko.
Enpresekin ere elkarlana gauzatzen da ikasleek beren praktikak burutzeko eta haiek laneratzeko garaian, izan ere, lanpostu bat bete beharra daukatenean guregana jotzen dute.
2022 - 12 - 05| Gizarteratzeko ikasleek Etxetek bisitatu dute
2022 - 11 - 07| Gizarteratzeko ikasleak Gureak taldearen egoitza nagusian
2022 - 06 - 03| Haur Hezkuntzako ikasleen emanaldia Donostiako Aiete Ikastetxean