Edukira joan
EU ES

ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKAKO DEPARTAMENTUA

Gure hezkuntza eskaintza elektrizitate-elektronika lanbide-arloko espezializazio eremuan kokatzen da.

Erdi-mailakoan, aldiz, etxebizitza eta eraikinetako instalazio elektrikoekin zerikusia dutenak ikasten dira (azalpen-bideoa). Gure ikasleak honako gai hauetan trebatzen dira: argiztapenean, telekomunikazioan, segurtasunean, domotikan eta industriako edo enpresa txikiko sistema automatizatutan.

Goi-mailako zikloan automatizazio industrial, erregulazio eta kontrol automatiko, robotika, elektronika eta komunikazio industrialeko sareekin zerikusia duten gaiak lantzen dira (azalpen-bideoa).

Goi-mailako automatizazio eta robotika zikloa amaitzean, urte bateko iraupena duen industria zibersegurtasuneko espezializazio-ikasketak egin daitezke.  (azalpen-bideoa)

Easo Politeknikoa prestakuntza eskaintza hau duen Gipuzkoako hezkuntza zentro bakarra da. 

Zibersegurtasun industrialeko espezialisten prestakuntza hau sektore ezberdinetako erakundeetan gauzatzera bideratzen da, non beharrezkoa den industria-prozesuen segurtasuna ezartzea eta bermatzea. 

Goi mailako eta erdi mailako zikloak euskaraz eta gazteleraz ematen ditugu. Goi mailako zikloetan zenbait modulu ingelesez ere eskaintzen dira.

Tanto si cursa el grado medio , el grado superior o el ciclo de especialización, una vez finalizado dicho ciclo/especialización el alumnado tendrá un periodo de prácticas en empresas  del sector.

Eri mailako zikloa, goi mailako zikloa edo espezializazio zikloa amaitzerakoan, ikasleak sektoreko enpresetan praktikaldia egiteko aukera izango du.

Badira urte batzuk ere gure ikasleek Europako hainbat herrialdetan praktikak egiteko aukera dutela, Erasmus+ programaren bidez.

Era berean, heziketa dualean ikasteko aukera  badago: sistema honetan ikastetxean jasotako prestakuntza enpresan egiten duten lan-jarduerarekin osatzen dute.

Erdi mailako zikloan tentsio baxuko instalatzaile baimena lortzeko kualifikazio akademikoa eskuratzen dute ikasketak bukatzerakoan (Instalatzaile karneta).

Ikastetxeak lan-poltsa bat kudeatzen du, heziketa zikloa bukatu ondoren ikasleen kontratazioak ahalbidetzeko.

 
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus