SISTEMA ELEKTROTEKNIKO ETA AUTOMATIZATUAK
Ordutegia: 8:00 - 14:30
Taldea D ereduan
Iraupena: 2000 ordu (2 ikasturte)
Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.
Konpetentzia orokorra
Titulu honen konpetentzia orokorra honetan datza: behe-tentsiorako erregelamendu elektroteknikoaren esparruan (BTEE) instalazio elektroteknikoen proiektuak garatzea, eta horien muntaia eta mantentze-lanak kudeatu eta ikuskatzea. Konpetentziaren beste helburu bat da telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioen mantentze-lanak gainbegiratzea, ezarritako dokumentazio teknikotik, zehaztapenetatik, arauditik eta prozeduretatik abiatuta, funtzionamendua, kalitatea, segurtasuna eta ingurumenaren zaintza ziurtatuta.
Ikasketa plana
Lehen urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Telekomunikazio-azpiegitura komunen instalazioetako prozesuak | 5 |
Instalazio elektrikoetako teknikak eta prozesuak | 6 |
Instalazio elektrikoen dokumentazio teknikoa | 2 |
Sistema eta zirkuitu elektrikoak | 5 |
Instalazio elektrikoen konfigurazioa | 6 |
Instalazio elektrikoak muntatzeko eta mantentzeko kudeaketa | 3 |
Laneko prestakuntza eta orientabidea | 3 |
Bigarren urtean
Moduluak | Orduak / asteko |
---|---|
Instalazio domotiko eta automatikoetako teknikak eta prozesuak | 9 |
Sare elektrikoen eta transformazio-zentroen garapena | 8 |
Instalazio domotiko eta automatikoen konfigurazioa | 8 |
Ingeles teknikoa | 2 |
Enpresa eta ekimen sortzailea | 3 |
Sistema elektrotekniko eta automatizatuen proiektua | 50 (urtean guztira) |
Lantokiko prestakuntza | 360 (urtean guztira) |
Irteera profesionalak
Zer-nolako lan-irtenbideak izango ditut?
- Proiektu elektroteknikoetako teknikaria.
- Proiektugile elektroteknikoa.
- Etxebizitza eta eraikinetarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
- Lokal berezietarako behe-tentsioko elektrifikazio-instalazioen proiektugilea.
- Kanpoko argiteriako instalazioen proiektugilea.
- Erdi-tentsioko eta transformazio-zentroetako energia elektrikoa banatzeko linea elektrikoen proiektugilea.
- Eguzki-instalazioen sustatzailea.
- Eguzki-instalazio fotovoltaikoen proiektugilea.
- Etxebizitza eta eraikinetarako antena- eta telefonia-instalazioen proiektugilea.
- Eraikinetarako behe-tentsioko instalazio elektroteknikoen koordinatzaile teknikoa.
- Tresneria eta instalazio elektroteknikoak eta automatikoak ikuskatu, egiaztatu eta kontrolatzeko teknikaria.
- Kanpoko argiteria-instalazioak ikuskatzeko teknikaria.
- Instalazio elektroteknikoetako obrako langileburua.
- Eraikinetarako behe-tentsioko instalatzaileen taldeburua.
Zer lanbide araututara sar daiteke titulazio honekin?
- Behe-tentsioko instalatzaile baimendua. Oinarrizko txartela eta espezialitateak.
- Telekomunikazio-tresneria eta -sistemak instalatzea eta mantentzea.