ELEKTRIZITATE ETA ELEKTRONIKAKO DEPARTAMENTUA
Gure hezkuntza eskaintza elektrizitate-elektronika lanbide-arloko espezializazio eremuan kokatzen da.
Instalazio Elektriko eta Automatikoak erdi mailako zikloan, etxebizitza eta eraikinetako instalazio elektrikoekin zerikusia dutenak ikasten dira (azalpen-bideoa). Gure ikasleak honako gai hauetan trebatzen dira: argiztapenean, telekomunikazioan, segurtasunean, domotikan eta industriako edo enpresa txikiko sistema automatizatutan.
Sistema Elektroteknikoak eta Automatizatuak goi mailako zikloan, behe tentsioko erregelamendu elektroteknikoaren esparruan aritzen gara; instalazioak muntatzeko eta mantentzeko lanak kudeatzen eta gainbegiratzen eta proiektuak garatzen.
Automatizazioa eta Robotika Industriala goi-mailako zikloan, automatizazio industrial, erregulazio eta kontrol automatiko, robotika, elektronika eta komunikazio industrialeko sareekin zerikusia duten gaiak lantzen dira (azalpen-bideoa).
Goi-mailako 2 ziklo horietako bat amaitzean, urte bateko iraupena duen industria zibersegurtasuneko espezializazio-ikasketak egin daitezke. (azalpen-bideoa)
Easo Politeknikoa prestakuntza eskaintza hau duen Gipuzkoako hezkuntza zentro bakarra da.
Zibersegurtasun industrialeko espezialisten prestakuntza hau sektore ezberdinetako erakundeetan gauzatzera bideratzen da, non beharrezkoa den industria-prozesuen segurtasuna ezartzea eta bermatzea.
Goi mailako eta erdi mailako zikloak euskaraz eta gazteleraz ematen ditugu. Goi mailako zikloetan zenbait modulu ingelesez ere eskaintzen dira.
Erdi mailako zikloa, goi mailako zikloa edo espezializazio zikloa amaitzerakoan, ikasleak sektoreko enpresetan praktikaldia egiteko aukera izango du.
Badira urte batzuk ere gure ikasleek Europako hainbat herrialdetan praktikak egiteko aukera dutela, Erasmus+ programaren bidez.
Era berean, heziketa dualean ikasteko aukera badago: sistema honetan ikastetxean jasotako prestakuntza enpresan egiten duten lan-jarduerarekin osatzen dute.
Erdi mailako zikloan tentsio baxuko instalatzaile baimena lortzeko kualifikazio akademikoa eskuratzen dute ikasketak bukatzerakoan (Instalatzaile karneta).
Ikastetxeak lan-poltsa bat kudeatzen du, heziketa zikloa bukatu ondoren ikasleen kontratazioak ahalbidetzeko.
2022 - 12 - 16| Easo Politeknikoa eta ZIUR zibersegurtasunean eskutik
2020-01-29| AIren erabilerarik onena DonostiaINN Challenge-n