Edukira joan

Hezkuntza eskaintza

Ziklo berria: Elikagaiak merkaturatzeko teknikaria

Ikasturte hasiera irailaren 7an

Ikasturte hasierari buruzko informazio gehiago webgune honen bitartez emango da izan bezain laster.

LHn izena emateko epea itxita

2020-06-01

Ikastetxearen eskaintza osoa irudi gisa, eskaintzaren atalean dena aurki daiteke

Gaur ireki da LHko heziketa-zikloetan izena emateko epea. Izen-ematea modu telematikoan egin ahal izango da Ikasgunea atarian, bestela, ikastetxean bertan hitzordua eskatuta.

Epea ekainaren 19 arte luzatuko da eta prozesuari buruzko informazio guztia Hezkuntza Sailaren webgunean dago.

Izena eman ate irekien jardunaldietan parte hartzeko

2020-05-14

20an hasiko dira online 2020 ate irekien jardunaldiak. Gure inguruan gertatzen ari den guztia bezala, ate ireki hauek desberdinak izango dira eta esperientzia berria izango da guztiontzat.

Hezkuntza-eskaintza atalean dagoen informazioaz gain, ikastetxeko departamentuetako eta heziketa zikloetako arduradunekin bideokonferentzia-saioetan parte hartzeko aukera eskainiko dugu.

Interesatzen zaizun saiorako izena eman dezakezu formulario hauen bidez:

Gurekin harremanetan jartzeko, idazkaria@easo.eus korreora idatzi edo formularioa bete

Prebentzioaren astea dator

2020-04-24

Lanbide Arriskuen Prebentzioko teknikaria lehen lerroan jarri du koronabirusak, enpresen prebentzio betebeharrak gehituz, kutxadura biologiko honen aurrean babesteko, gure ikasleak ere etxetik ikasten ari dira; ekonomia martxan jartzen hasten denean enpresetan esku bat botatzeko prebentzio neurriak ezarriz.

Bide horretan, urtero bezala, apirilaren 28-a “Laneko osasuna eta segurtasunaren eguna” ospatzeko prebentzioaren astea antolatu dute easoko Lanbide Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek. Aurten berezitasun batekin; erabat sarean antolaturiko ekintzak izango dira, easoko komunitate guztian prebentzio kultura sustatzeko asmoz.

Easo Politeknikoak prebentzioari ematen dion garrantziaren erakusgarri "easoko 3. prebentzio ezagutzen" lehiaketa jokatuko da, beste gaurkotasuneko hainbat gairekin batera: laneko akosua, arrisku biologikoen prebentzioa, amiantoa, larrialdietako langileen arrisku psikosozialak eta estresaren kontra umorea ere landuko dugu.

Webgune honetan duzu eskuragarri egitarau osoa.

Osakidetzarentzat babes-biserak

2020-03-26

Osakidetzako langileei laguntzeko asmoz, aurpegia babesteko biserak egiteari ekin diogu Easo Politeknikoan. Tknikak koordinatuta, ikastetxeko zazpi 3D inprimagailuekin egin ahal izan ditugu. Solidaritatearen momentua da. Elkarrekin lortuko dugu koronabirusari aurre egitea!

Prebentzioko ikasleak, birtualki zurgintzako ikasleak prestatzen

2020-03-18

EASO Politeknikoko Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleek zurgintzako ziklo ezberdinetan formazio saioak eman dituzte. Gainera azken saioak online egitera behartu gaitu coronavirus-ak, bideo-tutorialen eta online galdetegien bitartez egin ditugu.

Horrela, Prebentzioa zikloko ikasleak formazioa ematen eta bideo tutorialak egiten trebatzen diren bitartean; zurgintzako ikasleek, tailerrean izango dituzte arrisku ezberdinak, gehiago barneratu dituzte, kasu honetan egur hautsak sortutako arriskuetan zentratu gara, FOL ikasgaiko edukiak gehiago indartuz.

Erronka hau, lan arriskuen zikloa, zurgintza zikloen, eta FOL departamentuaren elkar lanarekin eraman da aurrera.

Zorionak bereziki bideo-tutorialak egitea egokitu zaizuen ikasleei. Egoera berrietara egokitzeko gaitasun handia erakutsi duzue.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus