Edukira joan
EU ES

Ate irekien jardunaldiak 2021

Informazioa 2021-2022 ikasturterako izena emateko prozesuari buruz

Ikaskuntza prozesuaren hobekuntza eta 4.0 teknologiaren erabilera

2021-04-21

Partehartzaileen talde argazkia. Argazkiarekin batera Fondo Social Europeo, Espainako lan ministeritza eta partehartzaileen logoak ikusten dira.Easo Politeknikoko elektrizitate saileko irakasleek Institut Narcís Xifra i Masmitjà bisitatu dugu proiektuaren kolaboratzaile gisa.

Proposatutako proiektua 4.0 industriari buruzko ezagutza transferitzea ahalbidetzen duten prestakuntza jarduerak garatzean datza, batez ere produkzio prozesuari buruzko informazioa gordetzera eta prozesatzera bideratuta eta goi mailako heziketa zikloetan proiektuetan oinarritutako ikaskuntza metodologiak aplikatuta.

Mendian Hil, Hirian Hil dokumentala

2021-03-25

Pelikula iragartzen duen kartela, ezker aldea arrokazko horma bertikala, eskalatzaile bat soka bati lotuta eskalatzen, eskuinean zuhaitzak, erdiandifuminatua zerua eta paisajea,

Aurreko astean Erizaintza Zaintza Osagarriak zikloko ikasleekin “Mendian hil, hirian hil” dokumentala ikusteko aukera izan genuen. Dokumental honekin, gure gizartean heriotzaren eta doluaren inguruko hausnarketa eta lanketa egiteko aukera izan dugu gure ikasleekin. Gai hau bereziki inportantea iruditzen zaigu, batez ere gure ikasketekin duen erlazioarengatik. Gainera, Donostia Ospitaleko zainketa aringarrietako eta zainketa intentsiboetako medikuek parte hartzen dute filme honetan.

Dokumentalak, Bilbao Mendi Film festibal jaialdiaren 2020ko sekzio ofizialean, euskarazko film onenaren saria jaso zuen. Gomendagarria benetan!

Munduko Aho Osasunaren Egunarekin bat egiten dugu

2021-03-17

Institutuko atseden espazio batean jarritako panela eta eskuratzeko triptikoak ikusten diren argazkiaMartxoaren 20an mundu mailako Aho Osasunaren Eguna ospatzen da. Aho osasunak bere baitan eta gorputzarekin erlazioan duen garrantzia azpimarratzeko eta gizartean zabaltzeko erabiltzen da plataforma hau. Bide horretan, Easo Politeknokoan Aho eta Hortzen Higienea zikloko lehen mailako ikasleek infografiak prestatu dituzte aho osasun gomendiok eta patologia ezberdinen erlazioak azalduz.Astean zehar ikusgai izango dira eskolako korridoreetan eta sare sozialetan.

Gogoratu aurtengo leloa: Egon zaitez harro zure ahoaz!

Informazio gehiago World Oral Health Day webgunean.

Easo Politeknikoa Inspira Steamekin lankidetzan

2021-03-14

Ikasgela atzetik ikusita mentore batek kimikako esperimentu bat egiten duen artean, neska mutilak beren mahaietan eserita daudela

Anatomia patologikoa eta zitodiagnostikoa zikloko irakasle bat eta IKT dinamizatzailea Inspira Steam programan parte hartzen ari dira, Donostiako Ibai Ikastolako haur taldeak mentorizatuz.

Inspira STEAM proiektu aitzindaria da, nesken artean zientzia eta teknologiarako bokazioak sustatu nahi dituena. Horretarako sentsibilizazio eta orientazioko ekintzak egiten ditu, ikerketa, zientzia eta teknologia arloetako emakume profesionalen eskutik. Proiektu honek Bizkaiko Foru Aldundiak eta BBK-k emandako Zigara 2021 saria jaso berri du Ahalduntza eta Balio Aldaketa kategorian, baita STEAM Euskadi saria ere, Genero-ikuspegidun Ekimen Onenaren kategorian.

Easo Politeknikoa, Inspira manifestuaren sinatzailea, harro dago STEAM Euskadi estrategiarekin bat egiten duen ekimen honetan parte hartzeaz, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiten jarraituko du esparru zientifiko-teknologikoan.

Emakumeen Nazioarteko Eguna Easo Politeknikoan

2021-03-08

Institututo emakumezko zenbait ikasle eta irakasle ikastetxe barruko eskaileretan maskara moreekin.

Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna izanik Easo Politeknikotik gure ekarpen txikia egin nahi izan dugu, morez jantziz genero berdintasuna eta emakumeen eskubideak aldarrikatuz, guztion artean etorkizun hobea eraikitzeko, garapen eta justiziarekin eta emakumeen parte hartze osoarekin.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus