Edukira joan
EU ES

Enplegurako prestakuntza: ikastaroak

Langabetuentzako ikastaroak / Langile, autónomo eta lan bila daudenentzako doako ikastaroak

Prebentzioko ikasleek arrisku faktoreak ebaluatzen

2020-11-18

Goi mailako Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko ikasleak, lehen erronkaren baitan, Easo Politeknikoko tailer eta laborategietako hainbat arrisku faktore ebaluatu dituzte.

Lehen mailako ikasleek argiteria, laneko gorputz-jarrera ergonomikoak, produktu kimikoen biltegireatzea eta etiketatua, seinaleztapena eta lantokiko segurtasun baldintzak ikuskatzen aritu dira; ikastetxean dauden mekanizatuko eta zurgintzako tailerretan, anatomia patologikoko laborategian, laborategi kimikoan eta menpekotasun-egoeran dauden pertsonentzako arreta instalakuntzetan egin dituzte ikuskapenak.

Bigarren mailako ikasleek berriz zurgintzako eta mekanizatu tailerreko zarata ebaluazioak egin dituzte.

Ondoren ziklo ezberdinei aztertu dituzten arrisku faktoreen inguruko formakuntza eskainiko diote 31/1995 Prebentzioa legeak esaten duen bezala.

Elikagaien Merkaturatzea zikloko ikasleak supermerkatua montatzen

2020-11-09

Elikagaien Merkaturatzea zikloko ikasleak, iada, supermerkatuaren muntaketan murgilduta daude. Ilusio handiz dabiltza lanean! Kurtsoa amaitzerako guztiz montatua izango dute denda.

Ea nolako itxura hartzen duen! Irrikitan daude beraien lana guztiei erakusteko!

Egurrean oinarritutako moda osagarriak

2020-11-05

Orain dela gutxi, Diseinu eta altzarigintza goi mailako zikloko ikasleak bere sormena garatu dute beraiei proposatutako erronka batean. Erakutsi dute ehunak eta zura uztar daitezkeela moda-osagarriak lortzeko. Hortxe adibidea.

Prebentzioko ikasleek zurgintzako ikasleak prestatzen

2020-09-25

Irailaren 21etik eta 24ra, EASO Politeknikoko goi mailako Lan Arriskuen Prebentzioa zikloko 2, mailako ikasleek, zurgintzako ziklo ezberdinetan formazio saioak eman zituzten. Horrela Prebentzioa zikloko ikasleak formazioa ematen trebatzen diren bitartean; zurgintzako ikasleek tailerrera sartu aurretik, izango dituzten arrisku ezberdinak, osasunarentzat arriskuak, seinaleak, eta jokabide arduratsuak, gehiago barneratu dituzte.

Erronka hau, lan arriskuen zikloa eta zurgintza departamentuak elkar lanarekin eraman dute aurrera.

Ikasturte hasiera egutegia eta ordutegiak

2020-09-11

Harrera Jardunaldien egutegia eta ordutegiak deskargatu hemendik.

COVID-19 pandemiaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak emandako instrukzioei jarraituz, ikasturte hasiera mailaka egingo da, hauek dira lanbide heziketarako data berriak:

  • Irailak 14: goi mailako zikloen 2.maila
  • Irailak 16: goi mailako zikloen 1.maila eta eskaintza partziala
  • Irailak 21: erdi mailako zikloen 2.maila
  • Irailak 23: erdi mailako 1.maila

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzaren komunikazioan.

Oharra: astelenean zehar ikasle berriek, matrikulatzeko garaian emandako helbide elektronikoan, ikastetxean erebiltzeko kontuaren datuak jasoko dituzue. Garrantzi handikoa da kontua irekitzea, eskolako lanetarako erabiltzeaz gain, webgune honekin batera informazioa zabaltzeko erabiliko baita. Mesedez, jasotzen ez baduzu begiratu zure postaren SPAM karpetan. Asteartean oraindik jaso ez baduzu, mesedez laguntza@ikaslea.easo.eus helbidera idatzi.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus