Curriculum vitae eta bideo onenaren sariak
2021-02-26
Laneko Prestakuntza eta Orientabidea alorguneak modulu hau egiten duten ikasleen curriculum eta bideocurriculum onenak aukeratu ditu. Honakoak dira sarituak:
Curriculumari dagokionez, goi-mailako zikloko Ivan Da Silva (Aho eta hortzen higienea) eta erdi-mailako Paulo Roberto Ferreira (Instalazio elektrikoak eta automatikoak) izan dira irabazleak
Bideocurriculumaren saria berriz, goi-mailako zikloko Álvaro Garcíak (Egokitze fisikoa) eta erdi-mailako Nora Garcíak (Mendekotasun-egoeran dauden pertsonei arreta) eskuratu dute.
Saria: 50 euroko bonua irabazle bakoitzarentzat, FNACen gastatzeko. Zorionak guztioi!
Donostia Innovation Challenge 2020 erronkan saridun
2021-02-22
Automatizazio eta robotika industriala zikloko bigarren mailako ikasleek 3D inprimaketaren erabilera onenaren saria jaso dute Donostia Innovation Challenge erronkan. Horren helburua hiriko beharrak antzematea zen, teknologia disruptiboen bidez konpontzea eta enpresa-proiektu bat sortzea. Enpresa eta ekimen ekintzailea moduluan landu dute erronka hau.
EASO Politeknikoaren izenean parte-hartzaileak hauek izan dira:
- AR32 3D, 3D inprimaketaren erabilera onenaren saria, bideragarritasun ekonomiko onenarentzat izendatua.
- IN-BIT-TUS, IoT gehien erabiltzeko izendatua eta aurkezpen onena.
- Neuromatics, proiektu berritzaile izendatua.
Retinosis Gipuzkoa Begisare-rekin formakuntza
2021-02-08
Mendekotasun egoeran dauden pertsonei arreta zikloko lau taldeek Retinosis Gipuzkoa Begisare-ren eskutik formakuntza jaso dute.
Hitzaldian, ikusmen murriztua duen kolektiboaren ezaugarriak ezagutu dituzte. Ondoren, VR betaurrekoei esker, ikusmen murriztua duen kolektiboaren inguruan sentsibilizazio esperientzia paregabea bizitzeko aukera izan dute.
Egia bihurtutako diseinu irabazlea
2021-02-01
Valentina Ocampo Corralesek, Diseinu eta Altzarigintza heziketa zikloko ikasleak, bere diseinu irabazlea gauzatua ikusi du. Diseinu-gelako mahaietarako fronte estalia da eta ziklo horretako ikasleek sortzeko irakasleek lehiaketa deitu zuten 2019-2020 ikasturtean. Lortutako proposamen guztien artean irabazlea aukeratu zen, estetikagatik eta funtzionaltasunagatik.
Duela gutxi, gure zur-tailerrean fabrikazio-prozesua amaitu da. Zorionak Valentina!
Bi zikloen arteko jarduera: higiene - arreta
2021-01-29
Aho eta Hortzen Higienea zikloko 2. mailako ikasleak Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta zikloko ikasleekin izan dira taldeka pertsona nagusien aho osasuna eta higiene teknikei buruzko hizketaldia ematen eta ideiak partekatzen modu animatuan.
Ziklo arteko ekintza hau oso baliogarria izan da parte hartzaile guztientzat eta etorkizunerako erreminta izan dadila aho osasun egoki batentzako!