Aurten ere, 2. mailako egokitzapen Fisikoa zikloko ikasleek, kirol arloko ikasle familia guztiari Olinpiaden eguna izeneko erronka eskaini die. Olinpiadak hainbat jarduera fisiko eta kirol lehiaketek osatu dituzte. Lau kirol mailen arteko txapelketa bizia izan da aurtengo erronka. Bukaeran sari banaketarekin batera oso giro onean bukatu da eguna.