Lehen eta bigarren mailako Natur inguruneko gidaritza zikloko ikasleak Linzan (Aragoiko Pirinioa) egon dira astebetez elurretako teknikak lantzen. Bigarren mailako ikasleek, lehen mailakoen gidari lana burutu dute kurtso bukaerako erronka borobiltzeko asmoz, eta lehen mailako ikasleek berriz, trebakuntza saioak jaso dituzte bigarren mailakoengandik.