Edukira joan
EU ES

Aisialdirako eta denbora libreko jardueren plangintza eta egonaldia

  • 2022 - 11 - 23 |
Gizarte eta kirol animazioa eta irakaskuntza goi-mailako heziketa zikloko ikasleak aisialdia eta denbora librearen inguruan erronka bat garatzen aritu dira azken bi hilabeteetan. Bigarren mailako ikasleek, 2AK3 taldekoek hain zuzen, proiektu bat diseinatu dute eta erronkari amaiera emateko, aurrikusitako hori praktikara eraman dute Getariako Askizu izeneko aterpetxean. Bertan bi egun eman dituzte kirol-teknikari/begirale funtzioa jarduten, baita erabiltzaile/bezero funtzioa betetzen ere. Goiz batean, gainera, 1AK3 taldeko ikasleak eduki dituzte erabiltzaile/bezero rolean. Lan munduan aurkituko duten testuinguru antzekoa sortu dute eta horrek errealismo handia eman dio erronkaren produktuari. Balorazioa oso ona izan da.
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus