Natura inguruneko eta aisialdiko gidari lanak zikloko 2.mailako uretako sorosletza moduloa osatzeko asmoz, Hondarribiako itsasoko salbamendu zentroan egon ginen. Bertan itsasoko sorosletza materiala ikusi eta esku artean izateko aukera izan genuen. Komunikazio tresnak, sorosletzan laguntzeko tresnak, itsasontzi ezberdinak frogatzeko aukera izan genuen. Gure ikasleek bertako adituei beraien galdera, kezka eta zalantzak egiteko aukera ere izan zuten.