Edukira joan
EU ES

EGOKITZE FISIKOA

Ordutegia: 8:00 - 14:30

Talde bat D ereduan

Deskargatu hemendik heziketa zikloaren fitxa.

Irteera profesionalak

Profesional horrek gimnasioetan, kirol zerbitzuetako enpresetan, kirol patronatuetan, zentro geriatrikoetan edo izaera sozialekoetan… honako lanbide hauetako bat izan dezake:

  • Aerobic-eko, step-eko, indoor zikloko, uretako fitness-eko eta antzeko jardueretako monitorea.
  • Musikaren laguntzaz egiten den taldekako egokitzapen fisikoko entrenatzailea gimnasioetan, ur-instalazioetan edo kiroldegietan.
  • Entrenatzaile pertsonala.
  • Gimnasioetako edo kiroldegietako erabilera anitzeko gelako eta ur-instalazioetako egokitzapen fisikoko entrenatzailea.
  • Hidrozinesiako eta gorputz-zaintzako taldeetako irakaslea.
  • Egokitzapen fisikoko jardueren sustatzailea 
  • Egokitze fisikoko jardueren animatzailea.
  • Egokitzapen fisikoko eta hidrozinesiako jardueren koordinatzailea.
  • Kolektibo berezientzako egokitzapen fisikoko jardueretako irakaslea.
  • Ur instalazioetan soroslea. 

+info IVAC-EEIren webgunean.

Oharra

Ziklo honetan igeriketako eskakizuna handia da, horregatik komenigarria da matrikulatzen den ikaslea ondo jakitea igeri egiten hidrozinesia moduluarenko progresioak eta ur sorospenetako teknikak zein egoera errealak normaltasunez aurrera atera ahal izateko. Oinarrizko erdipurdiko igeriketa maila batek arazoak ematen ditu zenbait moduluen garapenean.

Ikasketa plana

Lehen urtea

Moduluak Orduak/asteko
Gizarte-trebetasunak 3
Egoera fisikoa baloratzea eta istripuetan esku hartzea. 6
Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko oinarrizko jarduerak 6
Egokitzapen fisikoa uretan 6
Jarreraren kontrola, ongizatea eta mantentze funtzionala 6
Laneko prestakuntza eta orientabidea 3

Bigarren urtea

Moduluak Orduak/asteko
Fitness-a erabilera anitzeko gelan 12
Musika-euskarriaren bidezko egokitze fisikoko oinarrizko jarduerak 8
Hidrozinesia-teknikak 5
Ingeles teknikoa 2
Enpresa eta ekimen sortzailea 3
Egokitzapen fisikoko proiektua 50 (urte osoan zehar)
Lantokiko prestakuntza 360 (urte osoan zehar)

Informazio gehiago

Informazio gehiago eskuratzeko bete ezazu formularioa.

© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus