Gizarteratzeko ikasleek afari solidarioa partekatu zuten kale gorrian bizi den jendearekin
- 2023 - 01 - 09 |
Urtarrilaren 6ko afaria, errege egunekoa, benetan berezia izan zen Gizarteratzeko bigarren mailako ikasle hauentzat.
Enpresa eta Ekimen Sortzailea moduluan sortutako elkartearen egitekoa (@gurekinbat) hori izan da, Easo Politeknikoko parte garenok dohaintzan emandako janaria etxerik ez duten pertsonekin partekatzea, hain zuzen. Konstituzio plazan egin zen ekitaldia eta bertara 58 pertsona gerturatu ziren afaltzera. Guztiak gizonezkoak eta oso gazteak zirela aipatu dute ikasleek.
Oso eskertuta agertu ziren bertaratutako etxe-gabeak eta esperientzia honetaz ikasi eta disfrutatu izanaz ere pozik azaldu dira ikasleak.