Edukira joan
EU ES

Gizarteratzeko ikasleek Etxetek bisitatu dute

  • 2022 - 12 - 05 |
Gizarteratzeko ikasleak Etxeteken izan dira, lau txandatan banatuta. Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu honetan, ezgaitasunen bat edo mendekotasun-maila bat aitortua duten pertsonentzako laguntza produktuak eta oztopoak kentzeari buruzko informazioa eta aholkularitza ematen dute. Gure ikasleek baliabide hauei buruzko azalpen zehatzak jasotzeaz gain, aukera eduki dute tresneria ikusi eta probatzeko ere. Ikastetxean jasotako prestakuntza osagarri izan den bisita, bereziki interesgarria izan da, izan ere, oso litekeena baita etorkizunean hala profesionalki, nola maila pertsonalean laguntza-zerbitzu honetara jo beharrean izatea.
© EASO Politeknikoa
Telefonoa: 943455422
idazkaria@easo.eus